Urola Kostako Gazte Koordinadora Sozialistak festa antolatu du gaur gauerako, Torreberri gaztetxean, Eguberri eguna lagun artean ospatzeko. Zehazki, DJ Gaua da antolatu duena eta lau lagun arituko dira musika jartzen: Goiko, Saizar, Julen Lujan eta Guija.
Festa 20:00etan abiatuko dute eta antolatzaileek zehaztu dutenez, 04:00ak arte luzatuko dute. Bertaratu nahi dutenek, hori bai, 3 euro ordaindu beharko dituzte. Gaztetxeko atean egingo dute sarrera salmenta.