Argi ibili ipuin kontaketa saioa eskainiko du Ixabel Agirresarobe aktore usurbildarrak gaur haur liburutegian Zumaiako Udalak Gabonetako oporraldiari begira prestatu duen egitarauaren barruan. Antolatzaileek zehaztu dutenez, emanaldia 5 eta 8 urte bitarteko haurrei dago zuzenduta, batik bat, eta 17:30ean hasiko da doan.
Eskaremntu handiko ipuin kontalaria da Agirresarobe; izan ere, 1991tik dihardu lan horretan. Gainera, bakarka ez ezik, Hankagorri eta Gorringo taldeekin ere aritu da kale antzerkiko ikuskizunak eskaintzen. Halaber, telebistako umore saioetan ere hartu izan du parte. Hala nola, Brinkolan eta Wazemanken.