'The Blues Brothers' musikala ikusgai, osorik

Oier Arregi

Astindu dantza taldeak eta Zumaiako Musika Bandak duela astebete eskaini zuten ikuskizuna Aitzuri frontoian eta bertaratzeko aukera izan ez zutenek edota errepikatu nahi dutenek bideoan ikusteko aukera dute.

Ikusmin handia sortu zuen joan den larunbatean Aitzuri frontoian eskaini zuten The Blues Brothers musikalak. Dantza eta zuzeneko musika ikuskizuna eskaini zuten Astindu dantza taldeko eta Zumaiako Musika Bandako kideek. Virginia de la Casa eta Aitor Salaberri abeslariek jarri zieten ahotsa jo zituzten abestiei eta kantu eskoletako ikasleek egin zituzten koruak. Antzerkirako tarterik ere izan zen, antzerki eskolako ikasleak era parte hartu baitzuten.

Bada, ikusitakoa berrikusi edota galdutako emanaldi hura ikusi nahi dutenek horretarako aukera dute, Urolako Komunikazio Taldeak bideoa jaso baitzuen. Saioak ordubete inguruko iraupena du osorik jarri du ikusgai.

Erlazionatuak

Betea izan da 'The Blue Brothers' musikala

Jabi Gonzalez Toston 2023 abe 24 Kultura

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide