Emakumeon Etxeko II. Mus Txapelketa jokatuko da gaur arratsaldean

Maria Maya Manterola 2023ko abenduaren 28a

Iaz jokatu zuten lehenengoz mus txapelketa Emakumeon Etxean. (Maria Maya Manterola)

Urtarrilaren 8ra bitarte itxita egongo den arren, mus txapelketa jokatzeko irekiko ditu ateak gaur Zumaiako Emakumeon Etxeak.

Iaz egin bezala, emakumeen arteko mus txapelketa jokatuko da aurtengo Gabon garaian ere Emakumeon Etxean. Bigarren edizioa gaur izango da, osteguna, 15:30ean hasita. 

Txapelketa jokatzeko soilik irekiko ditu ateak Emakumeon Etxeak, itxita izango baita urtarrilaren 8ra artean. Memoria eta aurrekontu lanak amaitu eta urtarriletik ekainerako programazioaren azken xehetasunak ixteko baliatuko dute tarte hori. Behin Gabonak igarota emango dute programazioaren berri.

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide