Alondegia, xake zaleen topaleku

Maria Maya Manterola 2023ko abe. 29a, 11:30

Kbi Zumaiako xake elkarteak beste urte batez txapelketa antolatu du Gabon garaian. Arrakastatsua izan zen atzoko hitzordua: kategoria orokorrean 80tik gora parte hartzaile elkartu ziren. 

Gabonetako Xake Txapelketa izan zen atzo Alondegian, eta zaleek goraino bete zuten Oxford aretoa. Izan ere, txapelketa orokorrean 80tik gora parte hartzailek izena eman ondoren, haurrei zuzenduriko norgehiagoka ere antolatu zuen Kbi xake elkarteak. 

Haurrak izan ziren jokatzen goiztiarrenak: 6 eta 8 urte bitarteko hamar haur inguru aritu ziren nor baino nor, eta guztiek eraman zuten domina etxera. Helduen kategorian, berriz, Alex Odriozola donostiarra sailkatu zen lehen postuan, Aitor Martinez madrildarra bigarrenean, eta Paulo Alberdi zumaiarra izan zen hirugarren: 100 euroko balioa duen saskia jaso zuen irabazleak, 75 eurokoa bigarren sailkatuak eta 60 eurokoa hirugarrenak.

Lehenengo zumaiarrari, lehenengo emakumeari eta lehenengo gazteari saskiak eman zizkieten; Paulo Alberdiri, Oier Sarasketari eta Nuria Corral santurtziarrari, hurrenez hurren. 

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide