Ane Nolaskoain eta Oihana Usabiaga garaile Emakumeon Etxeko II. Mus Txapelketan

Maria Maya Manterola 2023ko abenduaren 29a

Guztira, 11 bikotek parte hartu dute bigarrenez jokatutako emakumeen arteko mus txapelketan. Zumaiako saltokietan erabil daitekeen bonoa jaso zuten lehen eta bigarren sarituek.

Gizonezkoen ohiko jokoa izaten da musa, baina emakumezkoak ere mahai bueltan trebeak direla erakutsi zuten atzo Emakumeon Etxean. Izan ere, II. Mus Txapelketa izan zen, eta guztira, 11 bikote aritu ziren nor baino nor. 

Ane Nolaskoain eta Oihana Usabiaga izan ziren guztietan onenak. Bigarren,  berriz, Ana Egaña eta Esti Garcia sailkatu ziren. Laurek jaso zuten Zumaiako saltokietan erabiltzeko bonoa. Dena den, parte hartzaile guztiek jaso zuten ZIG gelakoek egindako koaderno sorta. 

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide