Bertsolari gazteen saioa izango da gaur Oxford aretoan

Maria Maya Manterola

Urteroko legez, Gabonetako bertso saioa antolatu du Zumaiako Bertso Eskolak. Gaur izango da, Oxford aretoan, eta bertsolari gazteak entzuteko parada izango dute bertaratuko direnek.

Bertsolari gazteen saioa antolatu du Zumaiako Bertso Eskolak urtea amaitzeko. Gaur izango da, 20:00etatik aurrera, Alondegiko Oxford aretoan.

Kantuan arituko diren bertsolariak Maddi Agirre, Uxue Alkorta, Bittor Altube, Joar Garate, Irantzu Idoate eta Xabat Illarregi. Gai jartzaile lanetan Libe Goenaga arituko da.

Sarrerak aurrez salgai daude Turismo Bulegoan, 3 euroan.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide