Euskal preso, iheslari eta deportatuak etxeratzearen alde herritar ugari elkartu da Saregile plazan

Maria Maya Manterola 2023ko abenduaren 30a

Argazkia: Maria Maya Manterola.

Urteko azken egunean ere aldarri berarekin aterako dira kalera. Manifestazioa egingo dute herriko kaleetan zehar, 19:00etan Beheko plazatik hasita. 

Gabon garaian euskal preso, iheslari eta deportatuak etxean nahi dituztela aldarrikatzeko ekimen ugari izan da egunotan. Mus txapelketa eta Indamendira irteera egin dituzte Sarek antolatuta, eta atzo, hileko azken ostiralero bezala, maindire ilara luzea osatu zuten zenbait herritarrek Saregile plazaren parean. 

Bihar, urteko azken egunean, manifestazioa egingo dute herriko kaleetan zehar. Beheko plazatik abiatuko da, 19:00etan. 

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide