'La navidad en sus manos' filma ikusgai izango da gaur Aita Marin

Maria Maya Manterola 2023ko abenduaren 30a

Komediazko filmaren emanaldia 19:30ean izango da. Aurrez online edo leihatilan bertan eskuratu daitezke sarrerak. 

Joaquin Mazon zinemagile espainiarraren La navidad en sus manos komediazko filma botako dute gaur Aita Mariko zine aretoan, 19:30ean. 

Gabonak baino egun batzuk lehenago, Aita Noelek (Santiago Segura) lera istripu bat izan zuen Madrilgo erdigunean eta ospitalean amaitu zuen. Zorionez, Salva (Ernesto Sevilla), gelakideak, ordezkatu dezake Gabonetako lan sakratuan.

Sarrerak aurrez sarrerakzumaia.eus atarian eskuratu daitezke, edo emanaldia hasi aurretik Aita Mariko leihatilan bertan. 

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide