Herriko plazak egutegi bihurtu ditu udaleko Euskara Zerbitzuak

Juan Luis Romatet 2024ko urtarrilaren 3a

Ander Hormazuriren marrazkiak daramatza egutegiak.

2024rako egutegia prestatu du Zumaiako Udaleko Euskara Zerbitzuak. Herriko plazak da aurtengo egutegiko gaia.

Hasi berri den urterako egutegia prestatu du Zumaiako Udaleko Euskara Zerbitzuak. Ohikoa duen bezala, herriari lotutako gaiak jorratzen ditu zerbitzu honek egutegi hauetan, eta aurtengoan herriko plazei buruzkoa atera du. Ander Hormazurik egin ditu aurten ere marrazkiak, eta egutegiko orriek daramatzaren QR kodeen bidez plaza horietako istorio batzuk irakurtzeko aukera izango da.

Herriko ikasleei banatu zitzaizkien egutegiak pasa den abenduan, eta herritarren eskura izango dira udaletxeko harreran. PDF moduan jaisteko aukera ere badago, hemen.

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide