Egun handia hurreratzen ari da, eta etxeko txikienak urduri jartzen hasiak izango dira dagoeneko. Errege Magoek utziko al dizkiete oinetakoen ondoan eskatutako opariak? Urtarrilaren 6an, Erregeen egunean jakingo da hori.
Aurretik, ostegunean, hilaren 4an, haurrek desio dituzten opariak jasotzen dituzten gutunak biltzen arituko dira Erregeen pajeak. 18:00etatik aurrera izango da, Beheko plazan. Erregeen laguntzaileak jaiotzan egongo dira haurrek daramatzaten gutunazalak hartzen.
Aniztasun funtzionala duten haurrek, nahi izanez gero, aukera izango dute gutunak lehentasunez emateko pajeei. Horretarako garaiz jakonarazi beharko dute kultura@zumaia.eus helbidera idatzita.
Anolatzaileek eskaera bat ere egin nahi diete gurasoei: hotzetan umeak denbora luzez zain ez egoteko, familiei eskatzen zaie pertsona bakarra aritzea argazkiak ateratzen, argazki bakarra ateratzea eta ahalik eta arinen beti ere.
Gaztaina erreak
Kabalkadaren bezperan egingo den ekitaldi honetara jende ugari bertaratuko dela aurreikusten da. Itxaroteko tartea gozatzeko, Erkibe kultur elkarteko kideak bertan izango dira gaztaina erreak eskaintzen.