Bihar arratsaldean izango da Errege Magoen kabalkada Zumaian. Aurretik, gaur bertan, haien laguntzaileak, pajeak, haurren gutunak jasotzen arituko dira Eusebio Gurrutxaga plazan ezarritako jaiotzan. 18:00etan hasiko da ekitaldia, eta itxaroten daudenentzako gaztain erreak emango ditu Erkibe kultur elkarteak.
Bada, ordea, Erregeei gutunak emateko beste era bat, eta da Gernika parkean, Urolako trenaren geltoki zaharraren parean jarritako postontzietan utzita. Errege bakoitzeko postontzi bana dago, eta haurrek gaur izango dute beraien gutunak uzteko azken aukera. Erregeen pajeek bihar goizaldean jasoko dituzte gutun horiek.