Urte osoko mareak, Baleike.eus-en ikusgai

Erredakzioa 2024ko urt. 7a, 12:00

Olatuak.

2024an marea gorak eta marea beherak egunez egun zer ordutan izango diren jakiteko egutegia prest du Baleikek, eta herritarrek noiznahi kontsulta dezakete, eguraldiarekin eta tenperaturarekin batera. Baleike.eus-en azalean 'Webkamera' izeneko atalean dago ikusgai, baita hemen ere.

Iritsi da 2024a, eta Baleikek prest du urte osoko marea gora eta marea beheren egutegia. Egunez egun horiek zer ordutan izango diren kontsulta ditzakete herritarrek Baleike.eus atarian, bai azalean bertan, Webkamera izeneko atalean, baita hemen klik eginda ere.

Atal horretan eguneko eguraldia eta tenperatura ere kontsulta daitezke, baita uneoro Itzurun hondartza ikusi ere webkamerari esker.

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide