Gabonen bueltan, Gukak Enrique Kellerren gitarra akustiko bat eskuratzeko zozketa jarri zuen martxan. Bertan, akorde batzuk entzunda, parte hartzaileek zein kantu den asmatu behar izan dute. Guztira ia 300 herritarrek parte hartu dute zozketan, eta ia gehienek asmatu dute abestia: Lau Teilatu. Dena den, irabazlea bakarra izan da, Aiako Jon Rezabal, hain zuzen. Bere emazteak atzo jaso zuen saria.