El Burgo de Osmarako irteerarako izen ematea bihar zabalduko du Beheko Plazak

Juan Luis Romatet 2024ko urtarrilaren 14a

El Burgo de Osmako katedrala. (Wikipedia)

Urtean zehar egingo dituen irteera eta bidaien egutegia prestatu du Beheko Plaza erritiratuen eta pentsiodunen elkarteak. Lehena Soriako (Gaztela eta Leon, Espainia) El Burgo de Osma herrira izango da, eta izen-ematea bihar bertan zabalduko dute.

2024. urte honetan egingo dituzten irteeren eta bidaien berri eman du Beheko Plaza erretiratuen eta pentsiodunen elkarteak. Hiru irteera prestatu ditu elkarteak, eta lehena otsailaren 16an egingo dute, El Burgo de Osma herrira, hain zuzen. Herri hau Soria probintzian kokatzen da, eta Soria hiriburutik 59 kilometrora dago.

Bidaia honetarako izen-ematea bihar bertan zabalduko dute, astelehenez, elkarteak Hogarren duen lokalean. Goizeko 11:00etatik eguerdiko 12:00etara bitartean jasoko dituzte interesdunen izenak.

Aurtengora begira antolatutako beste bi bidaiak maiatzean eta ekainean egingo dituzte. Maiatzean, hilaren 13tik 18ra bitartean, Azore uharteetara (Portugal) joango dira. Ekainaren 4tik 13ra, aldiz, Platja d'Aro (Girona, Herrialde Katalanak) herrian igaroko dituzte oporrak.

Bidaia horietarako informazioa jaso nahi dutenak elkartearen bulegotik pasatu daitezke.

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide