Emakumeon Etxeak bazkideen batzarra egingo du bihar arratsaldean

Onintza Lete Arrieta 2024ko urtarrilaren 11

Emakumeon Etxearen bigarren urteurreneko argazki bat. (Utzitakoa)

Bi deialdi egin ditu elkarteak ostiral honetarako: aurrena bazkideen batzarra izango da, eta ondoren, bazkideen ezohiko batzarra.

Bihar, ostirala, bazkideen batzarra egingo du Emakumeon Etxeak. Hitzordua 18:00etan jarri du, baina bigarren deialdia ere egin du. Hala, aurrenekoaren segidan, 19:30ean, bazkideen ezohiko batzarra egingo dute.

Bilerak elkartearen egoitzan bertan egingo dituzte.

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide