Gerturen zozketako irabazleek jaso dituzte sariak

Juan Luis Romatet 2024ko urtarrilaren 11

Zozketako irabazleak sariekin. (Gertu)

300 euroko balioa duten hiru erosketa txartel zozkatu ditu Gertu merkatarien eta ostalarien elkarteak Gabonetan. Zozketako irabazleek jaso dituzte dagoeneko sariak.

Arritxu Mancisidor, Bego Blanco eta Lupe Egaña izan dira Gertuk Gabonetako kanpainan egindako zozketaren saridunak Miren ileapaindegian, Endañetan eta Txera Zure Unea saltokietan egindako erosketengatik.

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide