Kaldereroak kalejiran aterako dira otsailaren 3an. Egun horretako desfilea prestatzeko hiru entsegu saio antolatu dituzte, denak ere larunbat arratsaldetan. Lehena bihar bertan egingo da, 16:00etatik aurrera, Alondegiko Oxford aretoan. Kalejira honetan parte hartu nahi dutenek esandako orduan Oxfordera agertu beharko dute.
"Heldu zein haurrentzat irekia izango da ekintza eta herritarrak parte hartzera animatu nahi ditugu", azaldu dute antolatzaileek.