Arte Ederren Urrezko Domina eskuratu duen Lucia Lacarra zoriondu du udalak

Juan Luis Romatet

Lucia Lacarra.

Arte Ederren merezimenduaren Urrezko Domina jasoko du Lucia Lacarra dantzari zumaiarrak. Dantzaria zoriondu du Zumaiako Udalak sari hau dela eta.

Ernest Urtasun buru duen Espainiako Kultura Ministerioak iragarri du aste honetan zer artista edo eragilek jasoko duten 2023. urteko Arte Ederren merezimenduko Urrezko Domina. Saria jasoko duten 37 izenen artean da Lucia Lacarra dantzari zumaiarra.

Errekonozimendu berri hau dela eta, Zumaiako Udalak bere zorionik beroenak eskaini nahi dizkio Lacarrari lortu duen aitortzagatik, "eta bere ibilbide guztian zehar egin duen eta egiten ari den lan bikainarengatik. Halaber, eskerrak eman nahi dizkio urte guztiotan Zumaiarekin eta zumaiarrekin mantendu duen lotura estuagatik, eta, aurrerantzean ere bidelagun izaten jarraitzea desio du".

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide