Zabalik da dagoeneko udal tasa eta zergen gaineko hobariak eskatzeko epea. Urtarrilaren 31ra artean izango dute herritarrek horretarako aukera, eta ondorengo kontribuzioetan eskatu ahal izango da: familia ugariekin lotutako Ondasun Higiezinen gaineko Zerga, Trakzio Mekanikoko Ibilgailuen gaineko Zerga, udal zerbitzuen tasak, Bizigune programari lotutakoak edota energia aprobetxamendu sistemarena. Dena den, dokumentu honetan kontsulta daitezke hobari guztiak.
Udalak jakinarazi du Herritarren Arreta Zerbitzura jo daitekeela zalantzak argitzeko, udaletxera bertaratuta 08:00etatik 14:30era bitartean edo 943-86 50 25 telefono zenbakira deituta.