'Eskura' udal aldizkaria, webgunean irakurgai

Maria Maya Manterola 2024ko urtarrilaren 13a

Argazkia: Zumaiako Udala.

Etxez etxe banatu dute Eskura aldizkariaren zazpigarren alea. Dena den, webgunean ere irakurri ahal izango da, PDF formatuan.

Askotariko gaiak bildu dituzte Eskura udal aldizkariaren zazpigarren alean: zaintzaren arloan Prebentzio Mahaia egiten ari den lanketa, Elkarlan Gune berriaren inguruko nondik norakoa, eta Amillubi proiektua, besteak beste. 

Aldizkaria etxez etxe banatu dute, eta zenbait udal eraikinetan ere (Emakumeon Etxean, Udaltzaingoaren egoitzan, kiroldegian eta kultur etxean) ere eskuratu daiteke. Internetez ere irakur daiteke, PDF formatuan, helbide honetan.

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide