Udalak bi zerbitzuren baldintzen pleguak jarri ditu ikusgai: ile apainketarena eta podologiarena. Oharrean azaldu du zerbitzu horiek "funtsezkoak" direla adinekoen ongizaterako eta zaintzarako, eta zuzenean eragiten dutela haien bizi kalitatean.
Ile apainketa zerbitzuari dagokionez, eskaintzak hilaren 19ra arte jasoko dituzte. Ilea moztea, orrazkera eta oinarrizko tratamenduak barnebiltzen ditu zerbitzuak, eta helburua erabiltzaileen autonomia eta ongizate estetikoa sustatzea, gogobetetze eta erosotasun handiagoa lortzen lagunduz.
Podologia zerbitzuaren eskakizunak, berriz, 22ra artean aurkeztu ahal izango dira. Arreta espezializatua ematen du balizko gaitz podologikoak prebenitzeko eta tratatzeko. Oinen osasuna funtsezkoa da, bereziki autozaintza egiteko zailtasunak izan ditzaketenentzat. Zerbitzu honek erabiltzaileen mugikortasunari eta erosotasunari laguntzen dio.
Hemen kontsulta daitezke bi zerbitzuetako kontratatzaileen profilak.