Adinekoen bizi kalitatea hobetzea, eta, horretarako, oroimena eta adinekoen parte hartze aktiboa sustatzea dute helburu tailer hauek. Jarduera prebentiboa da, eta oroimen nahasmenik ez duten 65 urtetik gorako herritarrei zuzenduta dago. Gizarte Zerbitzuen arabera, jarduera prebentiboa da, eta oroimen nahasmenik ez duten 65 urtetik gorako herritarrei zuzenduta dago.
Astelehen arratsaldetan emango dira tailerrak, Hogarreko bigarren solairuan, eta ordubeteko iraupena izango dute. Lehen taldea osatuta dago dagoeneko, baina, antolatzaileek esan dutenez, oraindik plaza batzuk daude bigarren taldean, 17:00etatik 18:00etara bitartean emango denean.
Interesdunek gaur dute izena emateko azken eguna, Branka Gizarte Zerbitzuen bulegoetara joanda, edo brankaharrera@zumaia.eus posta elektronikoko helbidera mezu bat bidalita. Matrikulak 23,10 euro balio ditu, eta Kutxabankeko 2095 5174 90 1060024873 kontuan egin beharko da diru sarrera.