Kauldi Odriozolak agur esan dio Europako Txapelketari

Jabi Gonzalez Toston 2024ko urt. 15a, 10:00

Kauldi Odriozola Espainiako selekzioarekin Europako Txapelketa prestatzeko partdia batean. (RFEBM)

Ezker oineko bosgarren metatartsianoa hautsi du eta ezin izango du Espainiako selekzioarekin jarraitu. Gaur arratsaldean egingo diote ebakuntza Madrilen.

Kauldi Odriozola eskubaloi jokalari zumaiarrak Espainiako selekzioarekin Alemanian jokatzen ari zen Europako Txapelketa utzi behar izan du min hartuta. Atzo Errumaniaren aurka jokatu zuten norgehiagokan ezker oineko bosgarren metatartsianoa hautsi zuen gola egiteko jaurtiketa egitean gaizki zapaldu zuelako. 30 segundo baino ez zeramatzan Odriozolak kantxan eta zorigaiztoko jokaldi horren ondorioz ezin izan zuen partidan jarraitu, ezta txapelketan ere.

Espainiako Eskubaloi Federazioak jakinarazi duenez, gaur arratsaldean bertan ebakuntza egingo diote zumaiarrari Madrilen. Halaber, zehaztu du Ferran Sole eskuin hegaleko jokalari katalanak ordezkatuko duela.

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide