Ahaleginak egin zituen arren, Annette Gonzalez-Etxabarri surflari zumaiarrak ez zuen lortu astebukaeran Sambazon World Junior Championships txapelketako final-laurdenetara sailkatzea.
Zoe Benedetto estatu batuarraren aurka neurtu zituen indarrak, baina Benedetto gehiago izan zen zumaiarra baino, eta puntu bat baino gutxiagoko tartearen esan zion zumaiarrak agur txapelketari. Aurretik, ordea, Ellie Harrison australiarra kanporatu zuen txapelketatik, hirugarren errondako puntuazio altuena lortuta.