Oraindik ere "urte berri on!" bat edo beste entzun izango da, baina ia ohartu gabe urtarrilaren erdian gara jada. 2024. urtera begira jarritako asmoekin jarraituko dute batzuk; beste batzuk dagoeneko alde batera utziko zituzten, eta izango da horretan sinesten ez duena? Eta, Baleikeko erabiltzaileek zer diote horren inguruan? Inkesta honetan jakin nahi du Baleikek erabiltzaileen iritzia.
Abenduan egindako inkestan ea lagun ezkuturik egiteko ohiturarik ba ote duten galdetu zien Baleikek erabiltzaileek. Guztira, 83 erantzun jaso ziren, eta erdiak baino gehiagok –48 lagun, %57,83– ezezkoa erantzun zuten; beste 30ek –%36,14– baiezkoa erantzun zuten, eta bostek –%6,02– noizean behin lagun ezkutuko opariak egiteko ohitura duela erantzun zuten.
