Urteko lehen mendi irteera egin du Indamendik

Juan Luis Romatet

Pasa den igandean egindako irteerako une bat. (Indamendi M.B.)

Gorostiaga eta Arrola mendiak igo zituzten Zumaiako mendizaleek pasa den igandean egindako irteeran.

2024. urteko lehen mendi irteera egin zuten Indamendi bazkunako kideek pasa den igandean. Legazpitik abiatuta, Satuiko mendilerroan barrena joanda, Gorostiaga eta Arrola mendiak igo zituzten Zumaiako mendizaleek.

Urte honetarako prestatu duten irteera edo txangoen egutegiko lehena izan zen. Guztira, 22 hitzorduz osatutako egutegia prestatu du Zumaiako mendi elkarteak. Datorrena urtarrilaren 28an izango da, goiz buelta hau ere, eta Eibar aldera joango dira.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide