Kirol teknikari plaza behin betikoz oposizio lehiaketa bidez betetzeko prozesua onartu du udalak

Maria Maya Manterola 2024ko urtarrilaren 16a

Udalak jakinarazi ditu oinarriak dagoeneko. Dena den, azaldu dute aurrerago zabalduko dutela izen ematea.

Kiroletako teknikari plaza oposizio lehiaketa librearen sistemaren bitartez behin betiko izaeraz betetzeko deialdia onartu du udalak. 2023ko abenduaren 29an argitaratu zen Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean iragarkia, eta behin Estatuko Aldizkari Ofizialean agertu ondoren zabalduko dute izen ematea. 

Ikusgai daude oinarriak, hemen.

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide