Zumaian 1934. urtean jaioa, pasa den igandean hil zen Donostian. Herri Gogoa diskoetxeko eta Jarrai antzerki taldeko sortzaile izan zen, besteak beste, eta bizitza guztia eman zion euskal kulturgintzari.
Jakin aldizkarian elkarrizketa zuten 2004an, eta, besteak beste, Zumaiako kontuak aipatu zituen bertan; hemen irakur daiteke. Oargi kultura erakundean parte hartu zuen 50eko hamarkadan, eta batez ere antzezlan batzuk egin zituen, euskaraz eta gaztelaniaz, luistarrek Erribera kalean zeukaten zentroan.
Zumaiako Udalak bere doluminak adierazi nahi dizkie Beobideren senide eta lagunei, eta eskerrak eman urteetan honek egindako lanagatik.