'Wonka' filma izango da ikusgai asteburuan Aita Mari zinema aretoan

Juan Luis Romatet

Roald Dahl idazle galestarrak sortutako pertsonaian oinarritutako filma ostiraletik astelehenera bitartean emango da Aita Mari zinema aretoan.

Haurrek zein helduek maite duten idazlea da Roald Dahl galestarra. Hark idatzitako Charlie eta txokolate fabrikako pertsonaia bat da Willy Wonka eta hartan oinarritutako filma estreinatu zuten iaz. Wonka honek Timothée Chalamet, Olivia Colman eta Hugh Grant ditu aktore lanetan, eta kontatzen du nola bihurtu zen Willy Wonka munduko asmatzaile, azti eta txokolategilerik handiena.

Filma ostiralean, larunbatean, igandean eta astelehenean emango da Aita Mari zinema aretoan, 19:30ean. 

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide