Salgai daude jada 'Búho' antzezlanerako sarrerak

Juan Luis Romatet

Urtarrilaren 26an izango da antzezlana ikusgai. (Titzina)

Titzina teatro antzerki konpainiak Búho antzezlana aurkeztuko du hurrengo ostiralean, hilaren 26an, Aita Mari aretoan. Sarrerak aurrez eros daitezke jada.

Antzerki talde kataluniarra bueltan da Zumaian bere azken antzezlanarekin. Urtarrilaren 26an izango da Búho lana ikusteko aukera Zumaiako Aita Mari aretoan. Emanaldia 20:00etan hasiko da. Saioa gaztelaniaz izango da.

Sarrerak dagoeneko salgai daude Turismo Bulegoan eta Internet bidez, hemen. Sarreren prezioa 8,30 euro da; 5,80 euro gazte txartelarekin. Egunean bertan aretoko leihatilan ere izango dira salgai.

Sinopsia

Pablok, Paleolitoko aztarnategietan espezializatutako antropologo forentseak, amnesia larria eragiten dion iktusa izan du. Bere oroimenean zehar barne-bilaketa ikusiko dugu, bere oroitzapenak ─azken batean, bere nortasuna─ berreskuratzeko.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide