Apirilaren 5etik 8ra eta 12tik 14ra bitartean egingo dira San Telmo jaiak Zumaian. Data horietarako prest egoteko, dagoeneko martxan jarri da Zumaiako txosna batzordea. Hala, bilera irekia deitu du biharko, ostegunerako. Hitzordua 19:00etan jarri dute, Torreberri Gaztetxean.