Bihar amaituko da Jabetze Eskolarako izen ematea

Juan Luis Romatet

Jabetze Eskolak antolatu ditu Zumaiako Emakumeon Etxeak 2024ko lehen hiruhilekorako prestatutako egitarauaren barruan. Ekintza hauetarako izen ematea bihar itxiko dute.

Antolatzaileen arabera, Eskolaren helburua da "emakumeon* jabetze edo ahalduntze prozesuan eragitea, hainbat tailer eta ikastaroren bidez. Geure burua eta ingurua ikuspegi feministatik aztertuko ditugu bertan, eta aldaketa pertsonal eta kolektiboak egiteko tresnak eskuratuko ditugu".

Interesdunek orain badute aukera izena emateko. Horretarako, etxean bertan zein webgunetik eman daiteke izena, zumaiakoemakumeonetxea.eus helbidean. Izenak emateko epea bihar itxiko da.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide