Otsailaren 1ean egingo dute santelmoak antolatzeko bilera irekia

Juan Luis Romatet 2024ko urtarrilaren 20a

Festetarako ideiak eta proposamenak dituzten talde eta eragileekin bilduko da Udaleko Kultura Saila.

Apirilaren lehen bi asteburuetan ospatuko dira Zumaian San Telmo jaiak, apirilaren 5etik 8ra eta 12tik 14ra, hain zuzen ere. Udaleko Kultura Saila herriko talde eta eragileekin bilduko da elkarlanean proposamenak landu eta festetako egitaraua osatzeko. Bilera irekia antolatu du horretarako. Otsailaren 1ean egingo dute, ostegunez, 19:00etan Alondegian.

Dagoeneko egitaraua lantzen hasi diren elkarteek proposamenak aurrez aurkez ditzakete, Alondegia kultur etxera bertaratuta edo kultura@zumaia.eus helbidera idatzita.

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide