Sahararen aldeko Euskal Karabana, Piztu Itxaropena lelopean, Zumaiara iritsiko da Darahli elkartearen eskutik. Aurtengoan ere, saharar herriari ahalik eta elikagai kopuru handiena bidaltzea da ekimenaren helburua, Tindufeko (Aljeria) errefuxiatuen kanpamenduetan bizi diren sahararrek pairatzen duten elikagai falta asetzeko.
Darahli elkartetik jakinarazi dutenez, honako elikagaiak eta produktuak bilduko dituzte: atun eta sardina latak, azukrea, lekaleak, pasta, dilistak, arroza, konpresak eta sendagaiak, azken horiek iraungi gabeak izan behar dutela azpimarratu dute elkartetik.
Janaria bilketa bi esparrutan egingo dute. Alde batetik, herriko ikastetxeetan urtarrilaren 24, 25 eta 26an bilduko dute, asteazkenetik ostiralera. Bestetik, herri mailako bilketa urtarrilaren 27an izango da, larunbat goiz eta arratsaldean, eta Eroski eta BM supermerkatuetan jarriko dituzte postuak .
Elikagaiez betetako karabana kanpamenduetara eramateak kostu ekonomikoa handia duenez, aurten dirua ere jasoko dute, bertan elikagaiak erosi ahal izateko. Hala, diru ekarpena egiteko bi kontu korronte ahalbidetu ditu Darahlik:
Laboral Kutxa: ES05 3035 0037 4103 7005 0791
Kutxabank: ES08 2095 5174 9091 1793 1051
Horrez gain, nahi duenak Bizuma ere egin dezake 605-70-14-63 telefono zenbakira.