Zine forum saioa izango da ostegunean

Aiora LarraƱaga Solaberrieta

'Anatomia de una caida' filmeko irudia. (Filmeko fotograma bat)

'Anatomia de una caida' filma botako dute ostegunean, 19:00etan hasita, Aita Mari aretoan.

Ostegunerako zine forum saioa antolatu dute Aita Mari aretoan. 19:00etan hasiko da emanaldia eta oraingo honetan Justine Triet zuzendari frantziarraren Anatomia de una caida filma botako dute. Thrillerrak Sandra idazle alemaniarraren istorioa kontatzen du. Izan ere, Sandra Samuel senarrarekin eta Daniel seme itsuarekin bizi da Frantziako Alpeetako txalet batean. Samuel egoera misteriotsuan hiltzen denean, ikerketak ezin du argitu bere buruaz beste egin duenik edo homizidioa izan denik. Sandra atxilotu eta epaitu egiten dute hilketagatik, eta prozesuak bere harreman iskanbilatsua eta nortasun anbiguoa jartzen ditu jomugan.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide