Bigarren jardunaldian ere garaile izan da Kbiren lehen mailako taldea

Juan Luis Romatet 2024ko urtarrilaren 22a

Larunbatean Hogarrean jokatu zituzten Kbi A. taldekoek bere partidak. (Juan Luis Romatet)

Bigarren mailako taldea ere irabazle izan da pasa den larunbatean jokatutako jardunaldian; C taldeak, aldiz, galdu egin du.

Gipuzkoako xake ligako bigarren jardunaldia jokatu da pasa berri den asteburuan. Kbi Zumaiako xake klubeko taldeek bi garaipen eta porrot bat izan dute jardunaldi honetan.

Lehen mailako taldeak garaipena erdietsi zuen Domusa Azpeitia klubaren aurka zapatuan Hogarrean jokatutako partidatan. Oier Sarasketa, Xabier Aranzabal, Erik Juez eta Antonio Jose Martin Ginez aritu ziren zumaiarren aldetik eta jokatutako lau partidatan bi garaipen eta bi berdinketa lortu zituzten. Hala, 3-1 emaitzarekin irabazi zuen Kbi A jardunaldiko neurketa.

Datorren jardunaldian, hirugarrengoan, Elgoibarren jokatuko du Createch Medical taldearen aurka.

Bigarren mailan ari den Kbi B taldeak ere garaipena lortu zuen larunbatean, kasu honetan, Berkoa Elgoibarren aurka, 1-3 emaitzarekin. Oscar Aizpurua, Iñaki Arrieta, Miguel Angel Aguado eta Mohamed Beniarbik jokatu zuten Zumaiako klubeko B taldearekin jardunaldi honetan.

Hurrengo astean Goierri taldea hartuko du Zumaian.

C taldeak, aldiz, 0-4 emaitzarekin galdu zuen Bergara B taldearen aurka. Ibon Ruiz, Alaitz Irigoien, Mohamed Benabdallah eta Xabat Esteibar aritu ziren jardunaldi honetan Zumaiako C taldearekin. Datorren jardunaldian Donostian jokatuko dute, Gros M taldearen aurka.

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide