Perimenopausiari buruzko saioa egingo dute ostegunean Emakumeon Etxean

Juan Luis Romatet 2024ko urtarrilaren 23a

YoGoe4life proiektua aurkeztuko dute 17:30etik aurrera, Emakumeon Etxean. A2A2 proteina duen jogurta egunero kontsumitzeak perimenopausiari lotutako ondorioetan duen eragina azalduko dute.

YoGoe4life proiektua abiatu dute Instituto del Quesok, Goenaga Esnekiakek, Glucovibesek eta Eusko Ikaskuntzako Asmoz Fundazioak Gipuzkoako Foru Aldundiko Etorkizuna Eraikiz diru laguntzari esker. Programa horren helburua da A2A2 proteina duen jogurta egunero kontsumitzeak perimenopausiari lotutako ondorioetan duen eragina ulertzea, hainbat faktoreren jarraipena eginda.

Egitasmo horren berri emango dute ostegunean Zumaiako Emakumeon Etxean egingo den aurkezpen ekitaldian. Saioa 17:30ean hasiko da eta ordubete inguruko iraupena izango du.

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide