Pertsona baten bila ari dira Orroaga inguruan

Jabi Gonzalez Toston

Antza denez, itsasontzi batek haitzen aurka jo du eta barruan zihoan lagun bat falta da. Segurtasun saileko erreskate taldeak tokian daude lanean.

Segurtasun saileko larrialdietarako zerbitzuak pertsona baten bila ari dira Orroaga inguruan itsasontzi batek haitzen aurka jo ondoren. Ertzaintzako informazio zerbitzuek jakitera eman dutenez, hiru lagun zihoazen ontzian eta bi onik erreskatatu dituze. Hirugarrenaren bila ari dira, hain justu. Zehaztu dutenez, 21:15 aldera jaso dute abisua eta bi erreskate ontzi, helikopteroa eta suhiltzaileak bertaratu dira tokira.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide