Emakumeon Etxeko kideek hasi dituzte Lilatoirako entrenamendu saioak

Juan Luis Romatet

Pasa den asteazkenean egin zuten lehen entrenamendu saioa. (Zumaiako Emakumeon Etxea)

Zumaiako Emakumeon Etxeak talde bezala hartuko du parte aurten ere Donostian korrituko den Lilatoian. Kirola eta aldarria batzen dituen lasterketa honetarako entrenamendu saioak hasi dituzte jada.

Martxoaren 3an ospatuko da Lilatoia Donostiako kaleetan. Aurreko urteetan egin bezala, Zumaiako Emakumeon Etxeak talde gisa hartuko du parte, eta izen ematea dagoeneko zabalik du. 

Lasterketa honetarako prestatze lanak ere hasi dituzte. Izan ere, asteazkenero egingo dituzte entrenamendu saioak, eta herenegun egin zuten lehena.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide