Zumaiako Herri Eskolako patioan egindako aterpea udalaren esku geratu da

Gorka Eizagirre eta Juan Luis Romatet 2024ko urt. 26a, 11:00

Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailak Zumaiako Herri Eskolako patioan egindako aterpea Zumaiako Udalaren esku geratu da aste honetan. Ikastetxeko komunitateak erabili ahal izango du, baita herritarrek ere aisialdirako. Horrez gain, Lubaki kiroldegiari arnasa emango dio.

Lanak amaitu berri badituzte ere, patio estaliaren lehen ideiaren berri izateko denboran atzera egin behar da, orain hiru agintaldietara, hain zuzen. Honen guztiaren berri eman du Aitor Manterolak, Zumaiako Udaleko Hezkuntza, Euskara eta Kirol zinegotziak.

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide