Epaimahaiaren sariari dagokion 300 euro jasoko ditu Ostolazak, eta bere lanak iragarriko ditu otsailaren 9tik 12ra bitartean ospatuko diren jaiak.
Herritarren saria, berriz, Alondegiko sarreran jarritako erakusketan jasotzen diren botoen bitartez erabakiko da. Lehiaketara aurkeztutako lanak ikus daitezke erakusketa honetan. Bi lagunentzako otordua da saria.