Patxita parkean jolas egitura berria ezarri du udalak

Maria Maya Manterola

Argazkia: Zumaiako Udala.

6 eta 14 urte bitarteko haurrei zuzenduriko jolas egitura ezartzearekin batera, lurreko zoladuraren eremua handitu dute Aita Mari aldameneko plazako parkean.

Joan den urteko maiatzean Patxita parkean eraberritze lanak egin zituen udalak. Herritarren ekarpenak kontuan hartuta, eta herriko haur parkeen egoera eta horietan dauden azpiegiturak aztertu ondoren, haur helduagoei zuzenduriko egitura berri bat egokitu dute orain Patxita parkean. 

Hain zuzen ere, 2 eta 14 urte arteko haurrei zuzenduriko gunea izango da aurrerantzean. Izan ere, 6 eta 14 urte arteko haurrentzako egitura da orain ezarri dutena, zoladuraren eremua zabaltzeaz gain. Udalak 17.841 euro erabili ditu lan horietarako. 

Mariantongo parkea egiteko asmoa ere agertu du udalak, bide batez. Haurren Kontseiluarekin batera ari dira lanketa egiten, eta aurreikusi dute urte amaierarako hastea eremu osoa berregokitzeko lanak. Guztira, 250 metro koadroko estalpea izango du gune horrek. 

 

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide