Urdin arrantzale kolorez jantziko da Zumaia apirilaren 5etik 8ra eta 12tik 14ra bitartea. Bi asteburu horietan ospatuko dira San Telmo jaiak herrian, eta ohi bezala, herritarren eta elkarteen lankidetza aurreikusten du udalak festen egitaraua prestatzeko orduan.
Horretarako, lehen bilera irekia deitu du Zumaiako Udaleko Kultura Sailak. Datorren ostegunean egingo da, otsailaren 1ean, 19:00etatik aurrera Alondegian. Festetako egitarauan lagundu nahi duen guztia dago bilerara deituta.