Zumaiak hartu du gaur Gipuzkoako batel ligako hirugarren jardunaldia. Eguraldia lagun, lurraldetako arraun elkarteetako harrobiko arraunlariak izan dira lanean goizeko 9:30etik aurrera. Ohi bezala, Arbustaingo arranpla parean jarri dute irteera eta helmuga, eta bokalean barrena egin dute arraun kirolari gazteek.
Zumaiako Telmo Deun arraun elkarteko ontziek emaitza hauek lortu dituzte: infantil neskatan, laugarren izan da Zumaia eta hamaikagarren ontzi mistoa; promesa mutiletan, hirugarren egin du A ontziak eta zortzigarren Zumaia Bk; promesa neskatan, bederatzigarren izan da Zumaia B, hamargarren Zumaia A eta hamabosgarren Zumaia C.
Estropadak etxean jokatzen zirela eta, gizonetan maila absolutoan atera du Telmo Deunek ontzia. Gainera, Klauss batelarekin lehiaketa batean aritu diren lehen aldia izan da, eta bigarren egin du Pasai San Pedroren atzetik.