Santa Agedako koplek girotu dituzte Zumaiako kaleak eguerdi partean

Juan Luis Romatet 2024ko otsailaren 4a

Herri Eskolako ikasle, irakasle eta gurasoak alde batetik, San Pedro Abesbatzako kideak bestetik koplatan aritu dira herriko kaleetan.

Santa Ageda eguna da bihar, eta ohikoa den bezala, koplak abestera atera dira herritarrak kalera. Eguerdi partean bi talde aritu dira kantuan, Zumaiako Herri Eskolako komunitateak osatutako taldea batetik, eta San Pedro Abesbatza bestetik.

Lehenak Victoriano Arrate etorbidetik abiatu dira, handik Beheko plazara, Erribera kalera eta Ondartxo plazara abiatzeko. Amaia Aldalurrek zuzendutako koruak, berriz, Beheko plazan hasi du kantu saioa, eta hark ere Ondartxo plazarako bidea hartu du. Bi taldeek bat egin dute una batzuetan, baita batera abestu ere.

Erlazionatuak

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide