Santa Eske zirikatzailea egin du Korokoiak abesbatzak

Juan Luis Romatet 2024ko otsailaren 5a

Sasi Ageda eskea egin zuen atzo arratsadez Korokoiak abesbatzak. Santa Ageda bezperako kantu kalejirei beste ikuspegi bat eman nahi izan dio.

Iazko uda amaieran sortu zuten Korokoiak koruak jendaurreko lehen ekintza egin zuen atzo arratsaldez. Sasi Ageda eskean atera ziren abeslari eta musikariak herriko kale eta txokoetan zehar. Egun honi lotutako koplen doinuak gorde, baina gaur egungo Zumaiara egokitutako hitzekin jantzi zituzten abestiak. 

Argazkiak: Maria Maya Manterola.

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide