Hasiera ezin hobea eman dio Kbi Zumaiako xake klubaren A taldeak Gipuzkoako ligako lehen mailako ibilbideari. Orain arte jokatutako lau jardunaldietatik laurak irabazi dituzte Zumaiako xake jokalariek.
Pasa berri den asteburuan Legazpin izan ziren Santikutz B taldearen aurka jokatzeko, eta 0-4 emaitzarekin gailendu ziren zumaiarrak. Oier Sarasketa, Erik Juez, Fermin Lauroba eta Antonio Jose Martin aritu ziren A taldearekin. Emaitza honi esker, lehen mailako B multzoko lehen postuan jarraitzen du Zumaiako xake klubeko A taldeak, 13 punturekin.
Datorren asteburuan ez jardunaldirik izango, inauteriengatik; bosgarren jardunaldia otsailaren 17an izango da, eta etxean jokatuko dute Arrasate-Arlutz C taldearen aurka.
Kbiren B taldeak ezin izan du garaipenik lortu bigarren mailako laugarren jardunaldian. Gros I taldea hartu zuten Hogarreko lehen solairuan jokatutako partidatan, eta donostiarrek 1-3 emaitzarekin. Oscar Aizpurua, Miguel Manterola, Miguel Angel Aguado eta Beniaarbi Mohamed aritu ziren lehian. B multzoko sailkapenean bosgarren dira zumaiarrak, 9 punturekin. Hilaren 17an Bergaran jokatuko dute Zaleak taldearen aurka.
C taldeak, berriz, bina berdindu zuen etxean Salto Bidasoa E taldearen aurka, hirugarren mailako laugarren jardunaldian. Julio Hernan Andradek, Valeria Baezek, Alaitz Irigoienek eta Asier Olivak jokatu zuten Kbi C-ren aldetik. Sailkapenean zortzigarren da Zumaiako kluba. Bosgarren jardunaldia Errenterian arituko dira, Beraun-Bera C taldearen aurka.