Udalbiltzaren Geuretik Sortuak bekari esker eta Zumaiako herriaren babesean sortu eta ekoiztutako antzezlana da Olagarrua. Olatz Beobide, Maitane Perez eta Nerea Arriola dira aktoreak eta beraiek izan dira obraren sortzaileak ere.
Zumaiako Udaleko Kultura Sailak hiru sarrera bikoitz eman dizkio Baleikeri bazkideen artean zozkatzeko. Zozketan parte hartu nahi dutenek hemen eman beharko dute izena, edota, bestela, 943-56 01 64 telefonora deituta. Horrela egiten dutenek NA zenbakia eta zozketaren kodea tekleatu beharko dituzte. Kasu honetan, zozketaren kodea 10 da. Saridunen izenak otsailaren 8an aterako dira.