Ken Loachen 'El viejo roble' emango dute gaur zine forumean

Juan Luis Romatet 2024ko ots. 8a, 08:00

Zinemagile britainiar beteranoaren azken lana da El viejo roble, eta 19:00etatik aurrera emango du Ostarrena zine klubak Aita Mari aretoan.

Ken Loach zine zuzendariak beti ere langileriaren eta gizarte kapitalistak zanpatu dituen herritarren aldeko ikuspuntua landu du, eta gaur Ostarrena zine klubak emango duen lan hau ere bide beretik doa. Ingalaterrako iparraldean kokatu dute Loachek eta azken hamarkadetan kide duen Paul Laverty gidoilariak errealitatean giltzatutako istorio hau: Geratzen den azken pubaren etorkizuna, The Old Oak (filmari izena ematen dion El viejo roble gaztelaniaz), Ingalaterrako ipar-ekialdeko herri batean, non jendea lurra uzten ari den meategiak itxi ahala. Etxeak merkeak dira eta eskuragarri daude, beraz, leku ezin hobea da errefuxiatu siriarrentzat.

Iazko Canneseko jaialdian aurkeztu zuten pelikula gaur emango dute Aita Mari zinema aretoan, 19:00etatik aurrera.

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide